![]() ![]() |
||||||
CurriculumJosetxo Goia-Aribe. Doneztebe (Nafarroa) |
Bere lehenbiziko lana "Auñamendi" izan zen, Nafarroan barrena halako bidai musikala eginen du, Pariseko 3 musikarirekin grabatuz. Diska honetan bere herrialdeko zenbait melodia hartuko ditu, gero bertzelakotuko dituenak. Bidai honek garaikide soinuetara eramanen gaitu dudarik gabe. Gero, "Eunate" etorriko zen., halako abentura musikala litekeena. Goia-Aribek aldi honetan bere saxoari violoncelloa erantsiko dio, honela bikote edo duoa berezia sortuz. Berrogei minutotan barrena ederrak benetan. Hirugarrenik, "Herrimiña" diskoa dugu. Hemen, eta kolaborazio gisa, izen handiko musikariak aurkituko ditugu. Hondar lan honetan ere, bide aunitz elkartzen dira, halako disko koloretsua sortuz, eta batez ere Josetxo Goia-Ariberengan musikari heldua antzeman daiketeen froga ikusiko dugularik. Geroago "Ilhargi-min" , Maddi Oihenart-en abotsa nagusiki entzuten delarik. Xiberoko emakume honen abotsa apartakoa gehi Goia-Aribek sortu eta konpondutako musika dugu ondorioa. Baita aipatu behar ere, euskal literatura berria eta zaharraren zenbait idazleren textuak musikatu egin direla, pianoa, saxoa, kontrabaxua eta abotsa lagun. Bere bostgarren diska, bortzgarrena "Los Pendientes de la Reina" Emakume baten oroimena dugu. Hemen berriz ere tradizioa eta gaurkotsuna eskutik datozkigu, emakume presentzia aski nabarmena delarik, aintzineko eta gaurko textuekin. Estitxu Pinatxo abotsa, Sorkunde Idigoras pianoa eta Luisa Maria Brito Kontrabajoa izan dira lan hau burutzeko josetxo Goia-Aribe lagundu dutenak, Baita Diana Campóo eta Guillermo McGillen laguntasunarekin. Bere seigarren diska, "La Orquesta Jamalandruki", Lau haizezko instrumentorekin soiñu-jostaldi eta jokaldi ederra.Hor ditugu David Herrington trompetarekin, Marco Bellizzi tromboiarekin, Luis Orduña tubarekin eta Guillermo McGillekin bateria eta perkusioarekin. "Jamalandruki" izena zuen Iruñako semea izan zen hazti xelebreak. Berari halako omenalditxoa dugu musika hau, agian bera bezain liluragarria. Diska, "En Jota", Arantxa Diez: abotsa, Javier Olabarrieta pianoa, Baldo Martinez kontrabaxua eta Javier Colina kolaboratzaile moduan. Betidaniko eta ohizko "Jota" bertzelako modu batean adituko duzu. Halako apustua ausardiaz beterikoa, beti tradizio-molde hautsezinak hautsiz hain zuzen ere. Agian, eta "Jota bizirik" izan dadin, urrats ezinbertzekoa. "Hispania Fantastic", lan ausarta benetan, orain arteko laneetatik apartakoa. Iberiar peninsulan barrena harat honatako herri soiñuak hartu-eta bertzelako entzunpegia; improbisazioa aske askean eta garai-garaiko garapenak ditugu sorbideak. Alan Lomax gogoan eta Josetxoren musikarikideak diren Baldo Martinez, Antonio Bravo, eta lucia Martinez osatzen dute zuzeneko KD/DVD hau "El colectivo Seidagasa" (Torrevieja. Alicante) liderado por Quique Simon Y Jose Mª Pastor llama al saxofonista navarro para una grabación en un contexto de improvisación libre sin conocerse de ante mano, sin guiones preestablecidos y con la única voluntad de hacer música, de hablar y dialogar como quien se conoce por primera vez. Todo un reto, todo un desafío al que cualquier músico que navegue en los territorios de la improvisación musical se pueda negar: música tonal y atonal, referencias de expresiones populares, impresionistas, barroco… una resultante del background y libertad de cada uno de estos músicos en un marco de respeto y gran voluntad de comunicación interna. "JITO- ALAI" En la década de los años 70/80 existió un gitano de nombre Jose Antimasberes Etxeberria que recorría la mayoría de los pueblos de la que hoy conocemos como Zona Media y Montaña de Navarra.Nómada, y gran conocedor del medio rural, recogía todo aquello que le brindaba la naturaleza:frutos secos, setas, caracoles, ranas, patatas etc…, también arreglaba utensilios (paraguas y sillas) y si procedía la ocasión era temporero en las labores del campo; pero sobre todas las cosas tenía un talento especial a la hora de bailar con su par de castañuelas. Allá donde iba y después de mostrar todo aquello que vendía y ofrecía se arrancaba a bailar con un radiocasete a pilas donde sonaban melodías tradicionales del folklore popular vasco-navarro. "Sarasateraz"Saras atetik sartu; baimenik eskatu, ez.Pablo Sarasate (1844 1908) Iruindar konpositore eta biolin-jotzailearen bizitza eta obrari buruzko ikerketa sakonetik abiatuz, haren konposiziorik herrikoienetako zortzi hautatu eta, bertzelako irakurketa bat eginen da, garaikide kutsuaz. Tradizioa eta modernidadea eskutik. Hemeretzigarren mendeko belarrietan ustekabeko handia sortuko dena. |
|
||||