|
|
|
|
|
Auñamendi
Parisen 4 urte eman ondotik, Josetxo
Goia-Aribek Frantziako musikaren munduko hiru lagunekin, alegia,
François Verly (bateria eta perkusioia),
Marc Buronfosse (kontrabaxua) eta Jérôme
Rateau (pianoa) musikariekin,
Bere lehenbiziko lana grabatzen du, "Auñamendi"
izenekoa, euskaraz Pirineoaren oihartzunak dakarzkiguna. Hartan agertzen
dira bere hurrengo diskoetan ere landuko duen musikaren giltzak eta ezaugarriak,
hots, bere eskualdeko musika herrikoi eta tradizionalaren elemetuak oinarritzat
harturik modu nabarmenean antzaldatzea.
Michel Portalek lehenbiziko disko hau goretsi zuen eta, bidenabarrean,
saxofoi jotzaile nafarraren nortasuna ere islatu zuen:
"Benetan baloratzen dut Josetxoren lana, tradizioak baztertu gabe
bere mundua gauzatu baitu egungo, unibertso pertsonala sortuz".
Disko honetan entzuleak bidaia eginen du Nafarroako lurretan barna eta
musika unibertso ezberdinak ezagutuko ditu: ihauteriak, Pirinioko doinuak,
dantzak, Iruñeko sanferminak. Horiek guztiak armonia eta erritmoen
sail zabalaz horniturik eta inprobisazioa ere lagun dutela. Azken honek
Josetxo Goia-Aribe hurbiltzen du "Musika
Berrien" eta Jazz-aren mundura, izan ere, Europako jazz-aren mundura.
|

|
|