Hona Josetxo Goia-Ariberen 5. diska:"Los pendientes de la reina" Emakume baten oroimena. Honako honetan bai instrumental aldetik zenbait titulo izanen da eta baita textudunak ere.
Azkeneko honetan Emakume presentzia nagusia da, hala nola Sorkunde Idigoras Pianojolea Donostikoa , Estitxu Pinatxo abotsa nafarrokoa, Luisa Brito Kontrabajojolea Portugaldarra.
Izan ere eta bertze disketan bezala, aintziñeko aireek garaikideagoak diren bertze batzuekin bat egiten dute, halako musika berezia sortuz. Hona hemen artista honen lanaren gakoa eta mamia.
Idazleen artean G. A. Becquer, Amaia Lasa, Gerardo Markuleta, Lizardi eta herrikoi kantuetako hainbat textu aurkituko dituzu.
"Los pendientes de la reina" Emakume baten oroimena diskaren titulua bazkalondoko solasaldi batetan entzuniko pasadizo baten eskutik datorkigu, Iruñako Sanfermiñak eta hauetan deitalle txiki bat da titulo honen iturria, emakume baten oroimena hain zuzen ere. Guillermo M.cGill perkusioan eta Diana Canpóo kastañueletan ditugu kolaboradore ederrak.
Diska oso barnetik sortua eta mantsoki egiña.
Gaur egun Euskalherrian daitezkeen artistetan interesgarrienetako baten aurrean gaudelarik , hona bere lekukotasuna.