![]() |
|||||||
En Jota Bideoak:
"Jota" Iberiar penintsulan aski hedatua den kantatzeko era dugu. Aldi honetan eta Josetxo Goia-Aribek ohiturik gaituen moduan, genero hau -"Jota"rena- garaikide ta gaurkotasunez beteriko proposamen musikala eskeiniko digu, apustua eta ausardiaz beteriko eskaintza, dudarik ez. Arantxa Diez Tafallarra, jakin du ederki entenditzen Goia-Aribek eskutartean zuena: sorginkeriaz beteriko edabe, ardura eta seigarren zentzuarekin folklore bideak ernatuz. Javier Olabarrieta pianoa, Baldo Martinez kontrabaxua eta Javier Colinaren kolaboraziarekin izan dira lan honetan ikaragarri ongi murgiltzeneta hartaratzen jakin duten musikariak. Josetxo musikari euskorra dugu. Bere hizkera bere baitatik lau haizetarako bidean beti prest; herri musikak ,-zenbaitetan, garaiezina, kaskarra eta nahikaritasunez beterikoa- bertze pauso bat hartuko du saxojole honen irudimenan, Jazz-alkimista honen jakinduria esku, laztasuntik ere edertasuna eta soltiltasuna ateratzen badakiela erakutsiko digu. |
|
||||||