Herrimiña HERRIMIÑA
Josetxo Goia-Aribe saxofoi-jotzaile nafarrak egin duen hirugarren
bakar-lana da. Diska honetan bide aunitz biltzen dira: jazz-a eta herri
musika, Atlantiko eta Mediterraneoko doinuak, mendialdea eta Erribera,
Ebro eta Bidasoa, jota eta zortzikoa
Lan honetan Auñamendi
izeneko lehenbiziko diskoan hartutako bideari jarraikitzen zaio, biolontxelo
eta saxofoiarekin egindako Eunate diskoaren
HERRIMIÑAn Josetxok bi piano-jotzaile bikainen laguntza izan du: Chano Domínguez cadiztarra eta Iñaki Salvador donostiarra. Lan honetan gurutzatzen diren beste bi bide. Badugu ohitura jazz-ak flamenkoarekin edo musika latina edo musika karibearrarekin bat egiteko, baina Josetxo Goia-Ariberen proposamena bitxi samarra da: jazz-aren soinuak eta armoniak eta Kantauri aldeko, Euskal Herriko herri musikak, Nafarroakoak bereziki, uztartzea. Josetxok erronka horri aurre egiten dio eta, Parisko hiru musikarirekin (beste bidegurutze bat) emaitza bikainak erdietsi ditu. Musikari horiekin badarama zenbait urte eta soinu eta sinesgarritasun bat gorpuztu dute. Marc Buronfosse kontrabaxua, Jerôme Rateau pianoa eta François Verly bateria eta perkusioa ditugu. HERRIMIÑAn
ahotsA? gazte batek ere parte hartzen du: Arantxa
Díezek. Arantxa Nafarroako Erriberako herri musikaren adierazgarri
onenetakoa da eta jota kantatzen du modu sendo eta hunkigarrian, saxofoi-jotzaileak
proposaten digun joko ausartian murgildurik. Josetxo Goia-Aribek eta Arantxak
jazz-a jotaren unibertsora eramaten dute.
|
|||||||
Diskaetexea:
KARONTE
|
|||||||